Itxi

Trafikoa

Bost pertsona zauritu dira Txorrierriko igarobidean izandako istripu batean

L. Z. - E. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bederatzi ibilgailuk talka egin dute Sondika parean, eta ilara luzeak sortu dira. 10:15ean etorri da lehenera trafikoa.

Hainbat ibilgailuren artean Sondikan izandako istripuak auto ilarak eragin ditu Txorierrin

Bost pertsona zauritu dira gaur Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea) goizean goiz izandako istripu batean. Ezbeharra 07:15 inguruan jazo da, Sondika parean eta Galdakaorako bidean. Istripuaren ondorioz, pilaketak sortu dira, eta A-8 autobideari ere eragin diote.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, bederatzi autok egin dute talka, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Hala, ilara luzeak sortu dira, eta Leioako errepidera eta Max Center ingurura (A-8 autobidea, Barakaldon) ere heldu dira. 10:15ean etorri da bere onera zirkulazioa.

Zauritutako lau pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtukora.