Itxi

Koronabirusa

40 urtetik gorakoen erdiek baino gehiagok jaso dute errefortzu dosia

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

Haurren txertaketak ere (5-11 urte) langa hori (% 50a) gainditu berri du lehen dosiari dagokionez, Jaurlaritzak kaleratu duen txertaketa buletinaren arabera.

Osasun langile bat emakume bat txertatzen. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 40 urte baino gehiago duten herritarren % 51,6k covi-19aren kontrako dosi gehigarria jaso dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera.

Azken egunetan lortu du EAEk errefortzu dosiaren langa hori (% 50) gainditzea, aurreko buletinean —ostegunekoan— ez zelako % 49ra iristen. Txertaketa pediatrikoaren ere lortu da marka bera, eta 5-11 urtekoen % 53,2k gutxienez dosi bat jaso dute. % 7 pasatxok pauta osoa du dagoeneko.

Guztira, 1.843.106 pertsonak jaso dute dosi bat, eta 1.820.980k pauta osoa dute. Ehunekotan jarrita, xede biztanleriaren % 93,2 eta % 92 dira. % 3,2k ez dute txertoa hartu kontraindikazioagatik edo uko egin diotelako.

Adin tarteka, 20-29 urtekoek dute inokulazio maila txikiena: % 83,2k du pauta osoa. Kontrara, babestutakoen ehuneko handiena 80-89 urtekoen artean dago (% 97,3).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)