M-29: Greba Orokorra
ZUZENEAN | Horrela jarraitu dugu M-29ko Greba Orokorra
G.P.
Garraioetan, industria eta dendetan nabaritu da gehien eta, zerbitzuetan gutxien. Sindikatuek geldialdia ia erabatekoa dela esan dute; Jaurlaritzak berriz, langileen % 60-70 ari direla greba egiten.
16:30 Minutuz minutuko jarraipena amaitu dugu. Egunaren kontaketa irakurri nahi baduzu joan hona.
15:00 Hiriburuetako manifestazioen bideo bat igo dugu. Bideoa: manifestazioak Greba Orokorra M29
14:23. Araba. SEA enpresari arabarren elkarteak jakitera eman duenez, grebak % 66ko jarraipena izan du lurralde horretan. "Parte-hartzea handiagoa izan da, pikete-informatiboek eragindako presioagatik eta Arabak 30 milioi euro galdu ditu grebaren ondorioz", erantsi du.
14:09. EAE. Confebasken arabera, grebak % 60ko jarraipena izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Grebaren eragina "esperotakoa baino txikiagoa" izaten ari dela esan du euskal enpresarien elkarteak. Horrez gain, lanuzteak egiteak "ezertarako" balio ez duela azpimarratu du, "bihartik aurrera egoerak berdina izaten jarraituko duelako".
14:00. Gasteiz. Arabako hiriburuan zauritutako lagun bat ospitalera eraman dute eta zainketa intentsiboetako unitatean dago.
13:48. Estatua. Juan Rosell CEOEko presidenteak adierazi du, oro har, "greba eguna normltasunez eta lasaitasunez" igarotzen ari dela. Parte-hartzeari buruzko daturik ez du eman, "horretarako goizegi baita".
13:45. Bizkaia. CEBEK elkarteak esan duenez, grebak jarraipen ezberdina izan du sektorez sektore Bizkaian. Komertzio-sektorean, adibidez, langileen % 85ek egin dute greba.
13:06. EAE. Eusko Jaurlaritzan emandako datuen arabera, sektore publikoan langileen % 71k egin dute greba; eta sektore pribatuan, berriz, % 60k.
13:02. Estatua. Jose Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez: "Parte-hartzea oso zabala izaten ari da".
13:00. EAE eta Nafarroa. Istiluen balantzea: zortzi pertsona atxilotuta, hamar auzipetuta eta bi ertzain, manifestari bat eta herritar bat zaurituta. Hala jakinarazi du Miguel Buen Herrizaingo sailburuordeak prentsaurreko batean. Nafarroan 13 lagun atxilotu dituzte eta lau polizia zaurituta daude.
12:41. Gipuzkoa. Adegik emandako datuen arabera, langileen % 60k egin dute greba Gipuzkoan.
12:38. EAE. Sindikatu abertzaleek Bilbon eta Donostian deitu dituzten manifestazioak hasi dira.
12:28. Estatua. Espainiako Gobernuaren arabera, gaur greba orokorraren eragina 2010ean Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren aurka deitutako baino "askoz txikiagoa da".
12:26. EAE. Patxi Lopez lehendakariak esan du gobernuek ez dutela grebarik egiten, baina langileen grebarako eskubidea babestu du eta gaurko lanuztea normaltasunez igarotzea espero du.
12:23. Nafarroa. UGT eta CCOOren arabera, greba % 91eko jarraipena izaten ari da Nafarroan, sektore guztiak aintzat hartuta.
12:18. Nafarroa. Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu kontainerrak errepide erdian jartzea egotzita. Atxiloketak Iruñeko Txantrea auzoan eta Atarrabian izan dira.
12:15. EAE eta Nafarroa. Goiz osoan heldu zaizkigun argazkietatik, aukeraketa bat egin dugu eta bilduma argitaratu dugu. Hona hemen: Argazkiak Greba Orokorra M29
12:08. EAE. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, guztira sei pertsona atxilotu dituzte goizean izan diren istilu ezberdinetan.
12:00. EAE eta Nafarroa. UGTk eta CCOOk deitutako manifestazioak eguerdian hasi dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian. ELA, LAB, ESK, ESTEE-EILAS, EHNE, Hiru eta CGTE sindikatuek deitutako manifestazioak ere abian dira Gasteizen eta Iruñean.
11:30. Gasteiz. Ehunka lagunek Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egin dute eta hainbat objektu bota dituzte eraikinaren kontra.
11:13. Bilbao. Bizkaiko hiriburuko erdigunean dauden banketxe, bulego eta komertzio gehienak itxita daude. Corte Ingles merkatalguneak ez ditu ateak ireki.
10:55. EAE. Greba Orokorraren lehen orduetako irudiak jasotzen dituen bideo bat argitaratu dugu. Hemen ikus dezakezu: Bideo Greba Orokorra M29.
10:18. EAE. Aralar, EA eta Ezker Anitzako sei legebiltzarkideek greba egin dute. PSEko legebiltzarkideek, berriz, 11:30ean geldialdia egingo dute CCOOk eta UGTk Gasteizen deitutako manifestazioan parte hartzeko. Patxi Lopez lehendakariak ez du lanuzterik egingo.
10:11. EAE. Damaso Casadok (UGT) grebarekin bat egiteko eskatu die lehendakariari eta Eusko Legebiltzarreko parlamentariei, Gasteizko ganberaren kanpoaldean egin duen agerraldian.
10:00. EAE. Hezkuntzan eta Osasungintzan greba "ia absolutua" dela esan dute ohar baten bidez ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta CGTE sindikatuek.
09:46. EAE. CCOO sindikatuak dio lanuztea erabatekoa dela industria sektorean eta garraioan eta parte-hartzea aurreko grebetakoa baino "handiagoa" dela.
09:37. Gasteiz. Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizko Campusean pintadak egitea leporatuta.
09:20. EAE. Garraio-bide publikoetan zerbitzu minimoak normaltasunez ari dira lanean.
09:18. Pasaia. Pasaiako Portuan ere geldialdia ia erabatekoa da.
09:17. Bilbao. Bilboko Portuan geldialdia ia erabatekoa da; Mercabilbaon, ostera, jarduera eskasa da.
09:16. Gasteiz. Sindikatuek jakinarazi dutenez, Mercedes Benzenpresan lanuztea % 90ekoa da; Michelin lantegian, berriz, % 65-70ekoa.
09:13. EAE. Damaso Casadoren (UGT) iritzian, greba egunaren lehen orduak "arrakastatsutzat jo behar dira Euskadin".
09:00. EAE. ELA eta LAB sindikatuen esanetan, greba jarraipen handiaizaten ari da goizeko lehen orduetan euskal autonomia erkidegoan.
08:43. Nafarroa. UGTk esan du Nafarroako industria handietan greba jarraipen oso zabala izaten ari dela.
08:25. Gasteiz. Informazio pikete batean parte hartzen lagun bat atxilotu du Ertzaintzak, Gasteizko autobus geltokian.
08:17. Nafarroa. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak esandu greba eguna "normaltasunez" hasi dela eta nabarmentzeko istilurikizan ez dela.
08:16. Bizkaia. Autobus baten azpialdean jarrita zegoen lehergailu bat indargabetu du Ertzaintzak Lanestosan.
08:08. Nafarroa. LAB sindikatuaren esanetan, Nafarroako industria sektorean geldialdia "ia erabatekoa da".
08:16. Bizkaia. Autobus baten azpialdean jarrita zegoen lehergailu bat indargabetu du Ertzaintzak Lanestosan.
08:17. Nafarroa. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzakesan du greba eguna "normaltasunez" hasi dela eta nabarmentzekoistilurik izan ez dela.
07:09. Nafarroa. CCOO sindikatuak azpimarratu duenez, Nafarroako industria-guneetan grebaren jarraipena oso zabala da.
06:48. Berango. Iberdrolak Berangon duen azpiestazio elektrikoaren aurka molotov koktelak jaurti dituzte.
06:32. Iruñea. Volkswagenek Iruñean duen lantegian lanuztea "erabatekoa" da, sindikatuen arabera.
00:25. EAE eta Nafarroa. Greba orokorra goizaldean hasi da,normaltasunez eta inolako istilurik gabe. Mariano Rajoyren Gobernuakonartutako lan-erreformaren aurkako lehen greba orokorra LAB, ELA,STEE-EILAS, ESKE, EHNE, Hiru, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute,besteak beste.