Itxi

Koronabirusa

Frantziako Konstituzionalak babestu egin du txertatze ziurtagiria, eta indarrean sartuko da astelehenean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hilaren 24tik, txertatu gabekoak ezin izango dira sartu espazio publiko eta pribatu gehienetan, ekitaldi politikoetan salbu.

Astelehenean sartuko da indarrean legea Ipar Euskal Herrian. Argazkia: EITB MEdia

Frantziako Kontseilu Konstituzionalak babestu egin ditu txertatze ziurtagiriaren zati garrantzitsuenak, eta, beraz, legea indarrean sartu ahalko da hilaren 24an. Txertatu gabeko pertsonei espazio publiko eta pribatu gehienetan sartzea galaraziko die lege horrek.

Konstituzionalaren oniritzia legeak gainditu behar zuen azken pausoa zen. Igandean, Parlamentuko bi ganberek onartu zuten.

Azkenean, epaileek legearen puntu polemikoena ere babestu dute, hau da, ostalaritza establezimenduetako langileei bezeroen nortasuna egiaztatzeko ahalmena ematen diena.

Horrenbestez, langile horiek bezeroen nortasuna egiaztatu ahalko dute, baina betiere txertatze ziurtagiria faltsua izan daitekeela susmatzen badute. Eta bezeroak errefusatu egingo balu nortasun agiria erakustea, "ondorio bakarra" espazio horretan sartzea galaraztea izango litzateke, Konstituzionalak ebatzi duenez.

Hori bai, epaileek ez dute onartu ekitaldi politikoetan ere txertatze ziurtagiria eskatu ahal izatea, mitinetan parte hartzea eskubide konstituzionala delako. Gogoratu beharra dago hiru hilabete barru presidenterako hauteskundeak egingo dituztela Frantzian.

60 diputatuk eta senatarik baino gehiagok eskatuta aztertu du Kontseilu Konstituzionalak legea.

Albisteak (1)