Koronabirusa
Dariasek koarentenak lau edo bost egunera murriztea baztertu du oraingoz
Agentziak | EiTB Media
Oraindik "zoritu gabeko" gai bat dela esan du Osasun ministroak. Berrogeialdiak murrizteko "aukera aztertzea edo ikustea kontseilari bakarrak" eskatu duela erantsi du Dariasek.
Koarentenak zazpi egunetik laura edo bostera murriztea oraindik "zoritu gabeko" gaia dela azaldu du Carolina Darias Osasun ministroak; izan ere, une honetan "intzidentzia handia" da, gogorarazi duenez.
Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak bilera egin ostean prentsaurrekoa eman du ministroak. Berrogeialdiak murrizteko "aukera aztertzea edo ikustea kontseilari bakarrak" soilik eskatu duela gaineratu du Dariasek.
"Zentzu horretan, bakarrik bat mintzatu da", ziurtatu du Dariasek. Ministroaren hitzetan, gainerako kontseilariek ez dute adierazpenik egin.
"Bizi dugun egoeraren oso kontziente izan behar gara", azpimarratu du. "Nolanahi ere, egoera etengabe aztertzen ari dira, baina intzidentzia handia dugu oraindik", gogorarazi du.
Horrela, koarentenak mantenduko dira "adituek edo aholkulariek kontrakoa planteatzen ez duten bitartean, eta orain arte ez dute egin", adierazi du ministroak.