KORONABIRUSA
Eskola-kiroleko lehiaketak bueltan dira EAEn
EITB Media
Ostiral honetatik, lehiaketak baimenduta egongo dira berriz ere Euskadin.
Eskola-kiroleko lehiaketak berriz ere baimenduta daude Euskadin gaurtik.
LABIk bilera egingo du arratsaldean, eta egungo murrizketak luzatu egingo ditu, seguru asko. Asteartean, baina, Jaurlaritzak aurreratu zuen eskola-kiroleko lehiaketak itzuli ahalko direla ostiral honetatik.
Hain zuzen ere, urtarrilaren 28tik aurrera, eskolaz kanpoko jarduera guztien etenaldia bertan behera geratuko dela jakinarazi zien Jaurlaritzak foru aldundiei.
Urte hasieran, eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uztea erabaki zuten EAEko hiru aldundiek urtarrilaren 10etik 28ra bitartean. Tarte horretan, entrenamenduak bakarrik baimendu dituzte, pandemiaren bilakaera tarteko.
Eskola-kirolaren inguruko eskumena diputazioena da, eta Osasun Sailak emandako gomendioak kontuan hartuta erabaki zuten eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uztea.
Kirol federazioak hasiera-hasieratik agertu ziren lehiaketak etetearen kontra.