Itxi

KORONABIRUSA

Nafarroan bi pertsona hil dira 784 positibo zenbatu dituzten egunean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, baina ospitaleetako presioa handia da oraindik ere. 15 pertsona ospitaleratu dituzte, horietatik bi ZIUn. Guztira 232 pertsona daude ospitaleratuta, horietako 29 ZIUn.

Koronabirusa hautemateko proba diagnostikoa egiteko toki bat, Nafarroan. EITB MEDIA

Pandemiari lotuta, 784 positibo berri zenbatu zituzten atzo Nafarroan, Foru Gobernuak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera. Guztira 1.561 proba egin zituzten igandean, eta positibotasuna % 50,2koa izan zen. Igandean, baina, covid-19arekin lotutako bi heriotza zenbatu dituzte.

Nafarroak beheranzko joerari eusten dio. Larunbatean, 700 kasu atzeman zituzten; ostiralean, 1.382; ostegunean, 1.642; asteazkenean, 1.655; asteartean, 1.757; eta astelehenean, 1.265. Duela bi aste, 1.385 izan ziren.

15 paziente ospitaleratu behar izan zituzten atzo Nafarroako ospitaleetan; horietako bi, ZIUetan. Guztira, covid-19a atzemateko proban positibo eman duten 232 gaixo daude ospitaleratuta; horietako 29, zainketa intentsiboetako unitateetan.

Txertaketari dagokionez, atzo 2.171 dosi eman zituzten Nafarroan, eta pauta osoan dutenak 544.639 dira jada.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)