Itxi

Koronabirusa

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango kanpoaldean ostegunetik aurrera

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuak bertan behera utziko du betebeharra, asteartean Ministroen Kontseilura eraman ondoren.

Jendea kalean. Irudia: EITB Media

Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, datorren asteartean Espainiako Gobernuak bertan behera utziko du musukoak kalean erabiltzeko betebeharra, astelehenean gai hori Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan eztabaidatu ondoren.

"Errege Dekretua datorren asteartean eramango dugula Ministroen Kontseilura baieztatzen dut, eta, horren arabera, ezabatu egingo dugu maskarak kanpoaldean erabiltzeko betebeharra", adierazi du ministroak Cadena Ser katean egindako elkarrizketa batean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (4)