Itxi

KORONABIRUSA

Abendu aurretik positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 348

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, larunbatean 201 gaixo zeuden ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.

Nafarroako Unibertsitatea Klinikako laborategia. Artxiboko argazkia: EFE

Bigarren egunez jarraian, positibo berriak 400etik behera jaitsi dira Nafarroan. Atzo, igandea, 348 kasu zenbatu dituzte, Foru Gobernuak astelehen honetan emandako behin-behineko datuen arabera. Horrenbestez, abendu aurreko datu epidemiologikoetara itzuli da Nafarroa.

Igandean atzemandakoak (348) duela astebete (784) baino 436 gutxiago eta duela 14 egun (1.265) baino 917 gutxiago dira.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, Nafarroako Gobernuak gaur berrituko ditu datuak, baina larunbatean 201 gaixo zeuden ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.