Itxi

Iruñea

Sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko sistema aldatu nahi du Mayak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iruñeko alkateak esan du ez duela gustuko orain arte erabili izan duten sistema, "irabazleak eta galtzaileak daudelako". "Aspaldi esan nuen, eta sistema aldatzeko apustua egingo dut", adierazi du.

2019ko txupinazoa

Iruñeko alkate Enrique Maya "itxaropentsu" agertu da 2022ko sanferminei begira, eta txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko sistemari "buelta bat" emateko eskatu du.

Kazetariek egindako galderei erantzunez, Mayak adierazi du ez duela gustuko orain arte erabili izan duten sistema, "irabazleak eta galtzaileak daudelako". "Aspaldi esan nuen, eta sistema aldatzeko apustua egingo dut. Aho batez hartu beharreko erabakia dela uste dut. Lehenik eta behin politikarioi dagokigu txupina botako duen pertsona nor izango den erabakitzea, eta gure artean akordioa badago, herritarrek ulertu egingo dute hautatutako pertsona hori egokia dela", esan du.

Sanferminak hizpide, nabarmendu du txupinazioa poztasun une bat baino gehiago izango dela, bi urteko etenaldia bukatu dela ere esan nahiko duelako. Horrenbestez, pertsona egokia bilatzen saiatu behar gara", gaineratu du.

Aurten jaiak ospatuko diren ala ez galdetuta, Mayak azpimarratu du horretan lanean ari direla. "Oso optimista nago beste toki batzuetan gertatzen ari dena ikusita", erantsi du. Halaber, gogora ekarri du aurten 100 urte beteko dituela zezen plazak.

"Poztasunen bat merezi dugu bi urteren ostean. Ekonomikoki ere garrantzitsua izango litzateke sanferminak ospatu ahal izatea, kontuak orekatze aldera", bukatu du.

Albisteak (2)