Itxi

sanferminak 2022

Iruñeko oposizioa sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko uneko sistemaren alde agertu da

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Iruñeko Udaleko EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeetako ordezkariek Enrique Maya alkateari eskatu diote uneko sistema mantendu dezan, "herritarren parte hartzea" bermatzeko.

2018ko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EFE

Iruñeko Udaleko oposizioak (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko uneko sistemaren alde egin du. Hala, alkateari eskatu diote 2016ko eredua ez aldatzeko; aurretik adostu gabe Sanferminetako Mahaiari protagonismo osoa ematen diona.

Enrique Maya alkatea (Navarra Suma) erabakia udal taldeek "aho batez" hartzearen alde agertu ondoren egin dituzte adierazpenok. Izan ere, uneko sistema ez du gustoko, "irabazleak eta galtzaileak dituelako".

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik kaleratutako adierazpen batean eskatu dute "alkateak uneko sistema mantendu dezan, prozesu osoan zehar herritarren parte hartzea bermatzeko helburuarekin".

Oposizioko hiru alderdiek argitu dutenez, "2016tik 2019ra arte, Sanferminetako Mahaiko kide diren elkarteek euren proposamenak aurkezten zituzten, ondoren botazio herrikoia egiteko". Eredu hori babesten jarraitzen dute hiru indar politikoek.

Era berean, asteartean presidentetzan aurkeztutako adierazpena nabarmendu dute: "ordezkaritza honekin herritargoaren parte hartzea eta asoziazionismoa areagotu nahi ziren erabakitze prozesuetan".

Adierazpenean proposatutako aldeko puntu bakarrean, uneko sistema mantendu dadin eskatu dute, "udal taldeen artean eztabaidatu eta kontsentsu bat lortu artean".

Albisteak (1)