Itxi

Koronabirusa

Indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak: musukoa barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadin indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira.

Euskadiko estadioetan edukiera mugak egongo dira oraindik. Argazkia: EFE

LABIk erabaki du osasun larrialdi egoera desaktibatzea eta bere esku zeuden murrizketa guztiak bertan behera uztea. Horrenbestez, astelehenetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira, hau da, musukoaren erabilera barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan.

Astelehen honetan, Osasun Ministerioak eta erkidegoek handitu egin zuten kirol ekitaldietako edukiera, % 75etik % 85era kanpoaldean, eta % 50etik % 75era barrualdeetan.

Bestalde, gaurtik aurrera, EAEko patioetan dagoeneko ez da derrigorrezkoa musukoa erabiltzea.