Itxi

Sexu abusuak Eliza barruan

Bilboko deana, Eliza barruko sexu-abusuen inguruan: "Denok iritsi gara berandu"

EITB Media

Leer en Castellano

Luis Alberto Loyo Bizkaiko hiriburuko Santiago katedraleko deanak esan du gaur egun sexu abusuak elizbarruti guztietan ikertzen ari direla.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Luis Alberto Loyo Bilboko Santiago katedraleko deanaren ustez, Eliza Katolikoan "denok iritsi gara berandu", baina, aitzitik, gaur egun elizbarruti guztietan ari dira sexu-abusuak ikertzen, horren hitzetan. Deanaren arabera, "hau lehenagotik ezaguna zen" arren, "horretarako baliabideak izan ditugunean" egin dira urratsak.

Abadeek egindako abusuen inguruan argi eta garbi hitz egin zuen igandean Bilboko katedraleko parrokoak bere sermoian.

Loyok ukatu egin du gotzainek ikerketak estali edo saihestu izana. "Hori gertatuko balitz, Aita Santuaren eskua ez da geldituko, sendoa da", esan du.

Elizak bere ardura guztia onartu eta gertatutakoa argitzen lagundu behar duela esan du, inolako oztoporik ipini gabe, ez elizan bertan ezta kanpotik egingo diren ikerketei ere.

Ildo horretan, tristura eta haserrrea sentitzen duela esan du, eta Elizak biktimarena ezin duela egin eta biktima bakarrak umeak direla gaineratu du.

Bideoak (1)