Itxi

Arkeologia

Eskeleto bat topatu dute Etxauri plazako lanetan, Gasteizen

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Gorka Urtaran hiriko alkateak baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".

Eskeletoa San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke. Argazkia: Gasteizko Udala

Eskeleto bat aurkitu dute goizean, Gasteizko Etxauri plazan egiten ari diren hobekuntza lanetan, Arabako hiriburuaren Erdi Aroko gune historikoan. Eskeletoa San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak sare sozialetan baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".

"Hala ere, behar bezala eta modu koordinatuan aztertuko dute", esan du alkateak. Txioari topatutako eskeletoaren irudia erantsi dio.