Itxi

Ikerketa

Bularretako minbizian ematen den metastasia aurreikustea lortu dute

Erredakzioa

Bularrean metastasia eragiten duten bular minbiziko zelulek PRDX2 proteina maila handiagoa dutela ikusi dute ikerketako arduradunek.

Ikerketa Kataluniako medikuek egin dute. Argazkia: EITB.

Bellvitgeko (Idibell) Institutuko ikerlariek bular minbizietan ematen den metastasia nola aurreikustea lortu dute, gaur zentroak ohar batean jakinarazi duenez.

Bularrean metastasia eragiten duten bular minbiziko zelulek PRDX2 proteina maila handiagoa dutela ikusi dute ikerketako arduradunek.

Proteina horretako maila orekatzea bularreko metastasia aurreikusteko estrategia izan daitekeela uste dute medikuek.
'Oncogene' aldizkari digitalak argitaratu ditu ikerketa horren inguruko xehetasunak.

Angels Sierra ikerketaren taldeak arratoiekin esperimentuak egin ditu, eta esperimentu horiek emaitza positiboak igorri dituzte.