Iñigo Cabacasen heriotza
Lehendakariak elkartasuna adierazi die Iñigo Cabacasen senitartekoei
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak hartutako konpromisoarekin bat egiten dutela adierazi du eta heriotzaren nondik norakoak azken muturreraino ikertuko dituztela berretsi du.
Patxi Lopez lehendakaria atsekabetuta azaldu da Iñigo Cabacasenheriotzagatik, eta gaztearen senitartekoei eta lagunei elkartasuna adierazi die. "Min honekin bat egiten dut; gizarte osoa saminduta dago".
"Tamalgarria da garaipen baten ospakizuna era honetan iluntzea", adierazi du. Ildo honetan, Gobernuak Herrizaingo Sailak hartutako konpromisoarekin bat egiten duela esan du lehendakariak eta Iñigo Cabacasen heriotzaren nondik norakoak azken muturreraino ikertuko dituztela adierazi du. Gainera, etorkizunean horrelakorik errepikatzea ekiditeko neurriak hartuko dituztela esan du.