Itxi

Koronabirusa

Osakidetzak errekuperazio-ziurtagiria emango die antigeno positiboei

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Ziurtagiriak positibotik 11 egunera igorriko dituzte, eta 180 eguneko iraupena izango dute. 2021eko urriaren 1etik aurrera antigeno proba Osakidetzan edo laborategi ofizialetan egin dutenek soilik deskargatu ahal izango dute.

Antigeno froga. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Osakidetzak eta laborategi ofizialek egindako antigeno probetan positibo eman duten pertsonek errekuperazio-ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ostegun honetatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Errekuperazio-ziurtagiriak antigeno probekin eman ahal izateko araudia aldatzeko oniritzia eman du Europako Batzordeak, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Ziurtagiriak positibotik 11 egunera igorriko dituzte, eta 180 eguneko iraupena izango dute. 2021eko urriaren 1etik aurrera antigeno proba Osakidetzan edo laborategi ofizialetan egin dutenek soilik deskargatu ahal izango dute.

Ziurtagiria eskuratzea errazteko neurria Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan eskatu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Hiru covid ziurtagiri mota daude: txertaketa ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria. Orain arte 2.900.000 pertsona baino gehiagok eskuratu dute covid ziurtagiria Euskadin.