Koronabirusaren semaforoa
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
EITB Media
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)
Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 100.000 biztanleko 500 kasutik gertu kokatu da Araba eta Bizkaian, covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen den semaforoaren azken datuen arabera. Gipuzkoan 700 kasutik behera egin du.
Araban, egoerak hobera egiten jarraitzen du, 557 kasukoa baita intzidentzia metatua. Gasteizek, adibidez, 574koa du.
Bizkaian ere hobetu egin dira datuak, 563koa izatera pasatu baita. Herri nagusien artean Balmaseda da intzidentzia altuena duena; 1.243 kasukoa. Bilboko agertokia ere hobetu da, eta 594 kasutan baitago gaur-gaurkoz intzidentzia han.
Gipuzkoan, 607 kasukoa da intzidentzia metatua. Donostian 672ra jaitsi da.
Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.