Koronabirusa
EAEko umeen laurdenak covid-19aren kontrako bigarren dosia jaso dute
Mikel Dominguez | EITB Media
Erdiak baino gehiagok, % 57k, txertoaren lehenengo dosia jaso dute, eta Indartze dosia, bestalde, helduen % 63,2rengana heldu da dagoeneko.
Koronabirusaren kontrako umeen txertaketa aurrera doa EAEn. 5 eta 12 urte artekoen % 24 guztiz immunizatuta daude, txertoaren bi dosiak jasota. Astelehenean, % 8,3 zeuden osorik babestuta.
Erdiak baino gehiagok, % 57k, umeen txertoaren lehenengo dosia jaso dute.
Indartze dosia, bestalde, helduen % 63,2rengana heldu da dagoeneko. 12 urtetik gorakoen % 92,7 guztiz immunizatuta daude, eta % 93,4k gutxienez dosi bat jaso du.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.