Bizkaia
Gaztelugatxerako sarrera Aste Santuan irekiko dute, urtebete baino gehiagoz itxita egon ostean
EITB MEDIA
Gaztelugatxeko ermitarako igoera 2021eko urtarrilean itxi zuten, medi-magal batean izandako luizi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera, Aste Santurako irekiko dute sarbidea.
2021eko urtarrilaren 7an Gaztelugatxe inguruko mendi-magal batean izandako luiziaren ondorioz, ermitarako sarbidea itxita dago oraindik. Alabaina, lurrak egonkortzeko lanak amaitu dituzte eta bidearen azken zatia konpontzen ari dira jada.
Gauzak horrela, Josu Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak aurreratu du Aste Santurako ermitarako sarbidea berriro zabalik egongo dela espero dutela.
Ildo berean, aitortu du lanak espero baino konplexuagoak izan direla eta, ondorioz, zatika gauzatu behar izan dutela obra.
Bestalde, bidea erabat irekitzen denean Gaztelugatxeko ermita bisitatu ahalko duten pertsona kopurua lehengo moduan mugatuta egongo dela zehaztu dute. Dagoeneko sarrerak eskuragarri daude Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.