Itxi

Ukrainako gerra

Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketa salatu du Europako Kontseiluak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erakunde horretan kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko defentsan diharduen plataformak mezu baten bidez esan du otsailaren 28an atxilotu zuela Gonzalez Poloniako kontraespioitza zerbitzuak.

Pablo Gonzalez kazetaria

Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketa salatu du ostegun honetan Europako Kontseiluak. Rzeszow hirian, Ukrainako mugatik gertu, atxilotu zuten Gonzalez, espioitza egotzita.

Erakunde horretan kazetaritzaren eta kazetarien segurtasuna bermatzeko defentsan diharduen plataformak mezu baten bidez esan du otsailaren 28an atxilotu zuela Gonzalez Poloniako kontraespioitza zerbitzuak.

Errusiaren inbasioak eragindako errefuxiatuen krisia ari zen jarraitzen Gonzalez Espainiako zenbait hedabiderentzat.

Plataformak azaldu duenez, otsailaren 27an bidali zuen azken artikulua Gonzalezek. Gerratik ihesi, Ukrainatik Poloniara iritsitako pertsonen inguruan idatzi zuen orduan, eta lotara zihoala esan zuen testua bidali eta jarraian.

Gonzalo Boye abokatuak haren atxiloketa baieztatu du sare sozialetan, eta berehala aske uztea eskatu du.

Kazetariak elkarteak, bestalde, kritikatu du "demokraziari irain barkaezina" egin diotela. Halaber, salatu du prentsa askatasunaren eta informaziorako eskubidearen aurkako erasoa dela.

Albisteak (1)