Itxi

Koronabirusa

Barnealdeetan maskararen derrigortasuna kendu dute eta covid ziurtagiria desagertu egin da Ipar Euskal Herrian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Azken bi asteetan, txertatze agiria erakustea nahitaezkoa zen lekuetan soilik zegoen baimenduta musukorik gabe sartzea, baina orain denera zabaldu da neurria: administraziora, lantegietara eta merkataritzara, besteak beste.

Barnealdeetan maskararen derrigortasuna kendu eta ziurtagiria desagertu egin da Ipar Euskal Herrian

Covid-19aren pandemiari aurre egiteko bidean, urrats garrantzitsua emango du gaurko honetan Ipar Euskal Herriak; izan ere, neurriak nabarmen arinduko dituzte. Bi dira, hain zuzen ere, gaurtik aurrera desagertuko diren murrizketak: batetik, maskara ez da derrigorrezkoa izango barnealdeetan, eta, bestetik, covid pasaportea ez dute inon eskatuko. Ostatu, zinema-areto, museo zein antzokietan, beraz, ez da inolako ziurtagiririk beharko.

Azken bi asteetan, txertatze agiria erakustea nahitaezkoa zen lekuetan soilik zegoen baimenduta musukorik gabe sartzea, baina orain denera zabaldu da neurria: administraziora, lantegietara eta merkataritzara, besteak beste. Horren aurrean pozik agertu dira herritarrak, normaltasuna gertuago ikusten baitute.

Ikastetxeetan ere izango du eragina neurriak arintzeak, maila guztietako ikasle eta irakasleek maskararik gabe egoteko aukera izango baitute gaurdanik. 

Bada, ordea, salbuespenik. Erietxeetako gaixoek, bisitariek eta beharginek maskara erabili beharko dute oraindik ere.