Itxi

Koronabirusa

Iazko martxoko tabernen itxiera baliogabetu eta Jaurlaritza kostuak ordaintzera behartu du EAEko Auzitegiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

2021eko apirilaren 12an Eusko Jaurlaritzaren aurka Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek, Arabako enpresariek eta sagardotegien elkarteak aurkeztutako helegitea onartu du, beraz. "Eragindako kalte ekonomiko larriak" salatu zituzten orduan.

Bilboko Ledesna kaleko terraza bat. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du, 2021eko martxoaren 21ean, ordu tarteak kontuan izanda, Eusko Jaurlaritzak agindutako tabernen eta jatetxeen itxiera. Maiatzaren 7ra arte egon zen indarrean neurria, Aste Santuko egunak barne.

2022ko martxoaren 9an aurkeztutako ebazpena asteazken honetan eman dute ezagutzera. Horren arabera, "motibazio falta" zegoen hartutako neurri horren atzean. Horregatik, prozesuak ekarritako gastuak ordaintzera behartu du Eusko Jaurlaritza.

Beraz, 2021eko apirilaren 12an Jaurlaritzaren aurka Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek, Arabako enpresariek eta sagardotegien elkarteak aurkeztutako helegitea onartu du. "Eragindako kalte ekonomiko larriak" salatu zituzten orduan erakunde horiek.