Itxi

HEZKUNTZA

Gaur bozkatuko dituzte hezkuntza hitzarmenaren zirriborroari aurkeztutako zuzenketak Eusko Legebiltzarrean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU negoziatzen ari dira lauko akordioa lortzeko asmoz. PP+Cs eta Vox taldeak behin-behineko testuaren kontra azaldu dira, goitik behera aldatu behar dela iritzita.

Hezkuntza lantaldeko hainbat kide, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

Hezkuntza itunaren auzian, egun erabakigarria izan daiteke gaur Eusko Legebiltzarrean. Goizean egingo den kontrol saioa amaitutakoan Hezkuntza lantaldeak bilera egingo du, eta aurreikuspenen arabera, arratsaldeko lehen orduan bozkatuko dituzte hezkuntza hitzarmenaren lehen zirriborroari egindako ekarpen guztiak, ateak itxita. EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU azken unera arte negoziatzen ari dira lauko akordioa lortzeko asmoz. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gertu egon daiteke akordioa.

Bart berandura arte luzatu dira alderdi politikoen arteko negoziazioak. Akordioa gertu egon daitekeen arren, zailtasunak agertu omen dira hori guztia dokumentu batean islatzerakoan. Antza denez, zailtasunak gehien bat euskarari buruzkoak dira, euskarak hezkuntza proiektuan izan behar duen tokiari lotutakoak.

Desadostasun horiek gainditzeko ahaleginean jarraitzen dute eta azken unera arte negoziatzen jarraituko dute.

Ados jarriz gero, adostasun zabala irudikatuko lukete, hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarraren % 90.

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten beste taldeak, PP+Cs eta Vox, berriz, taldeak zirriborroaren kontra azaldu dira goitik behera aldatu behar dela iritzita. 

Albisteak (3)