Koronabirusa
Edaria eta janaria kontsumitzea berriz ere baimenduta egongo da kirol ekitaldietan apirilaren 1etik
EITB Media
Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dute neurria, Lurralde arteko Batzordearen bileran.
Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak ezohiko bilera egin du arratsaldean, eta covid-19ari aurre egiteko neurriak egokitu ditu.
Horrela, janariaren eta edariaren kontsumoari dagokionez, kirol instalazioetan kontsumoa zein salmenta baimendu dituzte apirilaren 1etik aurrera, beti ere saltokiak esparruetan sakabanatzen badira, jende pilaketarik ez sortzeko, Osasun Ministerioak ohar batean azaldu duenez.
Gainera, janaria eta edaria sistema ibiltari baten bidez saldu dezakete arduradunek, publikoa eserita dagoenean.
Espainiako Estatu osoan intzidentzia metatua egonkortze fase batean eta ZIUen zein ospitaleetako gelen okupazioa maila baxuan dago, % 6 eta 3,7, hurrenez hurren.