Klima aldaketa
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
EITB Media
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
Hego Euskal Herriko ia 40 udalerrik parte hartuko dute larunbat honetan World Wide Fund for Nature (WWF) elkarteak antolatutako Planetaren Orduan. 2007tik munduko hainbat txokotan egiten den ekimen sinbolikoa da, klima aldaketaren kontrako borrokak duen garrantzia aldarrikatzeko. Martxoaren azken larunbatean, ordubetez (20:30etik 21:30era), udalerriek euren eraikin ezagun edo bazter esanguratsuenetako argiak itzaliko dituzte.
Aurreko urteetan bezala, lau hiriburuetan izango dira itzalaldiak. Besteak beste, honakoak ilunpetan geratuko dira: Bilboko Foru Jauregia edo Guggenheim museoa, Donostiako Urgull edo Kursaal jauregia, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza edo Legebiltzarreko egoitza eta Nafarroako Parlamentukoa, Iruñean.
Hona hemen ekimenarekin bat egingo duten udalerrien zerrenda osoa:
ARABA
Gasteiz
Eusko Legebiltzarreko egoitza. Arabako Foru Aldundiaren jauregia. Plaza berria, Andre Maria Zuriaren plaza eta San Migel eliza.
BIZKAIA
Abanto
Udaletxearen fatxada eta Las Carreras auzoko Done Petri Apostoluaren eliza.
Zornotza
Udaletxea eta Udaletxe plaza.
Artea
Udaletxea, Kultur Etxea eta Ikastola.
Balmaseda
Udaletxea.
Barakaldo
Udaletxeko erloju dorrea eta eraikina.
Durango
Garai jauregia, San Agustin Museoa, San Agustin Kultur Gunea, Ezkurdiko kioskoa, Santa Anako arkua, Madalena baseliza eta Kurutzesantu Museoa.
Bilbo
Foru jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa (hainbat kokaleku), Udaletxea, Begoñako basilika, Done Bikendi eliza, Aznar eraikina, San Agustin eraikina eta Arriaga antzokia.
Ermua
Orbe Kardinalaren plazako argiak, Udaletxea, Lobiano jauregia, Teresa Murgaren eraikina eta Ermua Antzokia.
Getxo
Arrigunaga eta Areetako hondartzak, Areetako kaia, Andres Isasi musika eskola, Portu Zaharra.
Lekeitio
Udaletxea, eliza, Kultur etxea, Plaza, Uribarren parkea, Abaroa parkea eta Portua.
Mungia
Udaletxea eta Matxin plaza.
Orozko
Zubiaur plaza.
Portugalete
Panda Aisia polikiroldegia, Bizkaia Zubia eta Santa Clara kultur zentroa.
Sestao
Udaletxea eta Musika eskola.
Zaldibar
Udaletxea.
Zalla
Udal liburutegiaren eraikina eta San Migel eliza.
GIPUZKOA
Beasain
Udaletxea eta Igartza jauregia.
Eibar
Unzaga (udaletxea), Udaletxeko erlojua eta arkupeak eta Ibarkurutzeko iturria.
Donostia
Badiako argiak, Kursaala, uhartea, Urgull, Udaletxea, Miramar jauregia, Artzai Onaren plaza eta Santa Maria, San Bizente, San Telmo eta San Ignazio elizak.
Errenteria
Udaletxea.
Irun
Udaletxea, Menchu Gal museoa eta San Martzial eliza.
Ordizia
Udalerriko plazak.
Zarautz
Udaletxea, Torre Luzearen eraikina, Sanz Enea, Zeleta Berri, Andre Maria Erreginaren parrokia eta San Frantzisko eliza.
Zumarraga
Euskadi Plaza.
NAFARROA
Antsoain
Udaletxea
Artaxoa
Artaxoako Zerkoaren monumentua (eliza eta harresiak) eta Bandoetako monumentua.
Astrain
Kaleak eta eraikin nagusiak.
Orkoien
Iturgain plaza eta udaletxea.
Oteiza
Udaletxea eta errepide nagusia.
Iruñea
Nafarroako Parlamentuaren egoitza.
Azkoien
Eraikin publikoak eta monumentuak.
Tutera
Erlojuaren Etxea, Foruen Plazako kioskoa, Udaletxea, Almirantearen Etxea, Katedrala, Jesusen Bihotzari momentua.
Aranguren ibarra
Udaletxea.
Valtierra
Gomara Kondeen jauregia.
Villatuerta
Zubia eta eliza.