KLIMA ALDAKETA
Planetaren Orduarekin bat egin eta larunbat honetan bere argiak itzaliko ditu Eusko Legebiltzarrak
EITB MEDIA
Gizartea klima-aldaketaren aurka mugiaraztea da ekimenaren helburua.
Eusko Legebiltzarrak bat egingo du Planetaren Ordua ekimenarekin, eta larunbat honetan ordubetez itzaliko ditu bere argiak, 20:30etik 21:30era, hain zuzen ere. Munduko Natura Funtsak (WWF) sustatutako ekintza honen helburua gizartea naturaren alde eta klima-aldaketaren aurka mugiaraztea da.
Eusko Legebiltzarrak aurtengo edizioa "bereziki garrantzitsua" den une batean heldu dela adierazi du, eta "gobernu eta erakundeen aliantza batek 2030erako naturaren galera geldiaraztea eta iraultzea" eskatzen du. Gainera, 2030erako C02 isuriak erdira murrizteko beharra azpimarratu du.
Argia ordubetez itzaltzeaz gain, aurten "Mugi zaitez planetatik" lasterketa ere jarri da martxan, klima-aldaketaren eta naturaren suntsipenaren aurka borrokatzeko asmoz.