Itxi

Koronabirusa

Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?

EiTB Media

Leer en Castellano

Indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Berritasun nagusiak dira zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, martxoaren 28an, astelehena, indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Nobedade nagusiak dira koronabirusaren zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan, baita sintomatologia larriagoa dutenengan ere.

Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?

Covid-19aren sintoma ohikoenak hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena edo gustua galtzea. Pertsona batzuek mina, sudurreko kongestioa edo beherakoa ere izaten dute.

Kolektibo zaurgarrikoa bazara

1. Inprimakia bete behar duzu Osakidetzak proba diagnostiko bat egin diezazun. Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da (SMS/dei bidez) probaren hitzorduaren berri emateko.

2. Bitartean, kontu handiz ibili, maskara zuzen eta etengabe erabili, eta interakzio sozialak ahalik eta gehien murriztu.

Kolektibo zaurgarrikoa EZ bazara

1. Kontu handiz ibili, maskara zuzen eta etengabe erabili, eta interakzio sozialak ahalik eta gehien murriztu.

2. Zaindu zure sintomak. Gehienetan, gaixotasunak sintoma arinak izaten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimena edo dastamena galtzea).

Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, hala nola arnasteko zailtasuna, 4 egun baino gehiagoko sukar altua, eztul oso handia, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin edo osasun-aholkuarekin (900203050) edo deitu larrialdietara (112) koadro larriren bat baduzu.

Zer egin behar dut baieztatuta badaukat covid-19 dudala?

Proba diagnostiko bat egin baduzu (osasun-sistemaren bidez edo farmazian eskuratutako proba antigeniko batekin) eta positibo eman baduzu:

1. Arreta handiz jokatu eta interakzio sozialak ahalik eta gehien murriztu, maskara etengabe erabiliz eta sintomak hasi ondorengo 10 egunetan eskuen higiene egokia mantenduz, edo sintomarik gabeko pertsonen kasuan proba egin zenuen egunean.

2. Pertsona zaurgarrieneko kontaktua eta ekitaldi jendetsuetan parte hartzea saihestu.

3. Ahal den guztietan eta aldi baterako ezintasunik ez baduzu, telelana gomendatzen da.

4. Eman zure egoeraren berri kontaktu estuei, sintomak agertzen direla zain dezaten.

Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, hala nola arnasketa-zailtasuna, 4 egun baino gehiagoko sukar altua, eztul oso handia, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin edo osasun-aholkuarekin (900203050) edo deitu larrialdietara (112) koadro larriren bat baduzu.

Pertsona zaurgarri baten zaintzailea bazara edo eremu kalteberetan lan egiten baduzu (sanitarioa edo soziosanitarioa edo erakunde itxiak):

Sintomak hasi eta lehen 5 egunetan edo proba egiten denetik aurrera, ez joan zure lantokira. Denbora hori igarota eta sintomak desagertu eta 24 ordu igaro badira, beste proba diagnostiko bat egingo da.

Zer egin behar dut harreman estua baldin banaiz?

Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, proba egin aurreko edo sintomak izaten hasi aurreko 48 orduetan, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.

1. Ez duzu berrogeialdirik egin behar.

2. Maskara zuzen eta etengabe erabili

3. Zaindu sintomak agertzen diren.

4. Kontaktua izatearen ondorengo 10 egunetan pertsona zaurgarriekin eta ekitaldi jendetsuetan parte hartzea saihestu.

Soilik identifikatuko dira kontaktu estuak zaurgarritzat jotzen diren eremuetan. Helburua da talde kalteberetako pertsonak babestea eta transmisioa kontrolatzeko diagnostiko goiztiarra egitea, bai pertsona zaurgarrien artean, bai eremu horiekin lotutako beste pertsona batzuen artean.

 

Bideoak (1)