Alerta laranja elurragatik
Neguko Bidezaintza Plana aktibatu dute Euskadin, elur arriskuagatik
EITB Media
21:00etan aktibatu dute plana, hain zuzen ere, Fase Operatiboan. Elurragatik iragarritako alerta laranja gauerditik larunbatera goizera arte (10:00) egongo da indarrean.
Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 21:00etan, fase operatiboan, barnealdean elurra egin dezakeela eta.
Neguko Bidezaintza Planaren Koordinazio Organoa arratsalde honetan bildu da Bilbon, Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan. Foro horretan euskal erakunde guztiak daude ordezkatuta.
Elurragatik iragarritako alerta laranja gauerditik larunbatera goizera arte (10:00) egongo da indarrean.