Itxi

Donostia

Kontxako uretan bainua hartzen ari ziren bi pertsona erreskatatu dituzte

eitb.eus

Leer en Castellano

Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak atera dituzte goizaldeko seiak aldera uretan bainatzen ari ziren 26 eta 25 urteko bi gizonezkoak.

Kontxako hondartza. Argazkia: Efe

Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak 26 eta 25 urteko bi gizonezko erreskatatu dituzte Donostian Kontxako hondartzako uretatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez.

Goizaldeko seietan bi gizonak bainua hartzera sartu dira itsasoan, eta Ertzaintzaren patruila batek ikusi ditu uretatik atera ezinda. Udaltzaingoa, Ertzaintza, Donostiako Suhiltzaileak eta Gurutze Gorria bertaratu dira erreskate lanetan laguntzera.

Azkenean, suhiltzaile bat uretan sartu da eta gizonetako bat ateratzea lortu du. Bestea, berriz, Gurutze Gorriak atera du zodiac bat erabilita. Ospitalera eraman dituzte biak.