Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria matxistaren biktimak ere geolokalizatzeko balio du SOS Deiak-eko aplikazioak

T.S.J | EITB MEDIA

Leer en Castellano

App-ean sartutako azken berrikuntzari esker, botoi bakar bat sakatuta, indarkeria matxistaren emakumezko biktimak bere geolokalizazioa bidali dezake, haren bilaketa eta erreskatea erraztuz.

Indarkeria matxistaren biktimak ere geolokalizatzeko balio du SOS Deiak-eko aplikazioak. Irekia

SOS Deiak-eko aplikazioa sakelako telefonoan deskargatzera animatu du Eusko Jaurlaritzak, azken berrikuntzari esker, indarkeria matxistaren biktimentzat lagungarria izango delakoan.

Izan ere, SOS Deiak-eko app berriak "Sexu-erasoa" eta "Genero-indarkeria" izeneko bi esteka zuzen ditu. Bi aukeretako edozein sakatuz, aplikazioak zuzenean bidaltzen du Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora laguntza eskatu duen emakumearen seinale geolokalizatu bat.

Deia zuzenean sartzen da katalogatuta, eta horrek izugarri errazten du laguntza eskatzen ari den emakumearen tratamendua, bilaketa eta erreskatea.

Horrez gain, aplikazioa oso baliagarria da, eta adinekoak, kirola bakarrik egiten duten eta mendira bakarrik irteten diren pertsonak, besteak beste, zaintzeko diseinatuta dago.

SOS Deiak-eko aplikazioa erabat doakoa da, eta Android eta iOS sistemetan deskargatu daiteke, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gainera, txat-sistema bat ere badu entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonentzat.