JAIAK
Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria jaien egitaraua, osorik
EITB MEDIA
Ekitaldiak apirilaren 22an hasiko dira, pregoiarekin, eta maiatzaren 1ean amaituko dira, Estibalizko erromeriarekin. Tartean, eta bi urteren ostean, hamaika ekitaldi antolatu dituzte.
Aurten bai. Arabak San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak ospatuko ditu apirilaren 22tik maiatzaren 1era arte. Pandemia tarteko, bi urtez festak ospatu ezinda egon dira arabarrak.
Jaiak San Prudentzioko pregoiarekin abiatuko dira jaiak, hilaren 22an. Dena dela, egun handiak hilaren 27a (erretreta) eta 28a (San Prudentzio eguna) izango dira, baita maiatzaren 1.a ere (Estibalizko Andre Mariaren erromeria).
Ana del Val Kultura eta Kirol foru diputatuaren arabera, "poztasuna, dantza, laguntasuna, konpainia, bazkariak, musika, tradizioa, espiritualtasuna, sentimendua, eta azken bi urteen ostean, bizitzeko eta gozatzeko gogoak" itzuliko dira Arabara.
Hona hemen 2022ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien programazioa, osorik:
Apirilak 22, ostirala
20:00etan: Pregoia, Maria Angeles García Fidalgoren eskutik, Probintzia plaza.
Apirilak 23, larunbata
Gastronomia lehiaketak Probintzia plazan
10:00etan: Arabako plater tipikoen LV. lehiaketa.
11:00etan: Arabako Errioxako ardo dastatzearen LI. lehiaketa.
12:00etan: Txistorraren pintxoak banatuko dira.
13:30: Gastronomia lehiaketen sari banaketa.
Kuadrilen Erakusketa Probintzia plazan
11:30 – 15:00: Arabako Kuadrillek eta Trebiñuko enklabeak parte hartuko dute Arabako Lurralde Historikoa sustatzeko ekintzetan: produktuen erakusketa eta salmenta, turismo eskaintza, ostatuak, ibilbideak, gastronomia...
12:00etan: Dantzak. Parte-hartzaileak: Adurtza Dantza Taldea eta Oketa Alai.
XXXVI. Arabako Fanfarre Eguna
11:30 – 15:00 Parte hartzen duten fanfarreen kalejirak: Biotzatarrak, Ezberdinak, Indarra, Kirrinka eta Aramangelu Probintzia plazan eta hiriko kaleetan
12:30ean: Fanfarreak Probintzia plazan bilduko dira, eta nork bere errepertorioa joko du. Gero, hau joko dute, elkarrekin: Erretreta, Arabako martxa, Danborrada
eta Deportivo Alavesen himnoa.
18:30 – 21:00: Akelarre Txarangak 25. urteurrena ospatuko du Donostiako danborradekin senidetzeko gonbidapena eginez. Ibilbidea: Foru plaza, Espainia plaza, Andre Maria Zuriaren plaza eta Probintzia plaza.
19:00 – 21:00: Jare Dantza Taldea: "Festara deituz". Ibilbidea: Probintzia plaza, Andre Maria Zuriaren plaza, Espainia plaza.
21:30 Kontzertua: Beste bat. (Espainia plazan)
Danborraden topaketa (Espainia plazan). Munduko perkusio taldeen topaketa: danborrak ospakizunetarako erabiltzen dituzten gure probintziako taldeak dira.
Apirilak 24, igandea
19:30ean: Losers antzezlana Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiaren eskutik, Principal Antzokian.
Apirilak 26, astearte
20:30 – 23:00 Funts Historikoaren argazkiak proiektatzea (Probintzia plaza).
Apirilak 27, asteazkena
9:15 – 14:00 / 15:30 – 20:30 Odola emateko kanpaina (Loma Jeneralaren plaza)
San Prudentzioren erretreta
20:00 – 21:00 Espainia plazan: San Prudentzioren erretreta joko da Udaletxeko balkoitik.
21:00 – 22:00 Probintzia plazan: San Prudentzio erretreta joko dute Aldundiaren jauregiko balkoitik, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Tronpetariek eta Atabalariek.
22:00etan Probintzia plazan: Su artifizialak zenbait tokitatik, Gasteizko erdigunea kolorez beteko dutenak.
San Prudentzio danborrada
23:30ean Probintzia plazan: Parte hartzen duten gastronomía elkarteak Probintzia plazan bilduko dira. Gero, desfilea Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan.
00:30ean (goizaldean) Arka plazan: Herri dantzaldia, Joselu Anaiak musika taldearen eskutik.
Apirilak 28, osteguna
San Prudentzio eguna. Gasteiz
9:00etan Probintzia plazan: Arabako Foru Aldundiko txistularien eta tronpetarien bandak "Araba" zortzikoa joko du.
12:00etan: XLI. danborrada, "Biznietos de Celedón" kuadrilaren eskutik. Ibilbidea: Ahate Iturria, hiriaren erdigunea, Erdi Aroko hirigunea, Ahate Iturria.
18:00 – 20:30: Haurren danborrada. Ibilbidea: Probintzia plaza, Posta Kalea, Espainia plaza, Andre Maria Zuriaren plaza eta Probintzia plaza.
San Prudentzio eguna. Armentia
11:00etan: Prozesioa Basilikaren kanpoko aldean eta, ondoren, meza.
12:00etan: Elizkizunak amaitutakoan: Ohorezko aurreskua. Araba zortzikoa.
12:30ean: Dantzarien emanaldia, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik. Laguardia Dantza Taldeak hartuko du parte.
12:00 – 15:00: Haurrentzako jolasgunea. Puzgarria.
12:00etan: Basatiak Blusen eta Nesken Kuadrillak, Izenbarekuak txarangak lagunduta, aurreskua dantzatuko du San Prudentzioren omenez, Pradoko kaperan. Horren ondoren, kalejira Armentiaraino.
12:30ean: Herri Kirolen erakustaldia: Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa. Kanporaketa. Harri-jasotzea.
18:00etan: Kontzertua. Trikidantz musika taldearen emanaldia.
Apirilak 29, ostirala
22:00etan Espainia plazan: Kontzertua: ABBA eta Guns and Roses (80 euro).
Maiatzak 1, igandea
Estibalizko Andre Mariaren eguna
9:00etan: Aire zabaleko pintura azkarraren XXVII. lehiaketa.
9:00 – 16:00 Estibalizko Desagrabioen 3. azoka. Erdi Aroko Arabak antolatuta.
11:00etan: XXVIII. Arabako patataren sukaldaritza lehiaketa.
11:00etan: Meza, santutegian, Manuel Iradier abesbatzak lagundurik.
11:30ean: Haurrentzako bisita: "El Misterio de los Canecillos" Erdi Aroko Arabaren eskutik.
12:00etan: Zeinu hizkuntzako meza santuegian (gorrentzat).
12:00 – 15:00: Haurrentzako jolasgunea. Puzgarria.
12:30 – 14:30: Haurrentzako tailerrak: aurpegi margotzea.
12:30ean: Herri Kirolen erakustaldia: Urrezko Aizkolarien Txapelketa, promesen mailan. Arabako eta Gipuzkoako eskoletako aizkolariek parte hartuko dute. Ingude erakustaldia (ingude altxatzea) Arabako txapeldun eta txapeldunordearen eskutik.
12:30ean: Arabako aurresku eta dantza solteko XXIX. txapelketa.
13:30 Haurrentzako bisita: "El Misterio de los Canecillos" Erdi Aroko Arabaren eskutik.
14:30ean: Herri bazkaria. Haragi gisatu eta pataten 1500 anoa banatuko dira.
16:00 – 17:00: Haur-animazioa. DJ Kaktus: "Euskaraz dantzatu nahi dugu"
17:00etan: Pintura erakusketa: aire zabaleko pintura azkarraren XXVII. lehiaketara aurkeztutako lanak.
17:00etan: Arabako III. bola joko txapelketa mistoa. Erdi Aroko Arabak antolatuta.
18:30ean: Pintura lehiaketako sariak ematea.