ERASO MATXISTA
Berrizen neska gazte batek salatutako eraso matxista ikertzen ari da Ertzaintza
eitb media
Astelehen arratsaldean ustezko erasogileak bikote ohiari, kalean, etxe-atarian eraso egin zion. Biktimak tratu txarrak salatu dituen lehen aldia da eta erasogilea auziperatu egin dute, baina ez atxilotu.
Berrizen (Bizkaia) neska gazte batek salatutako eraso matxista ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailaren arabera. Astelehen arratsaldean ustezko erasogileak bikote ohiari, kalean, etxe-atarian eraso egin zion, lekuko batek azaldu duenez.
Herenegun ere errieta saioa izan zuten biek, baina kasu honetan biktimaren, emakumearen egungo bikotearen aurrean.
Emakumeak erasoa salatzerakoan babesa eskatu du. Biktimak tratu txarrak salatu dituen lehen aldia da eta ustezko erasogilea auziperatu egin dute, baina ez atxilotu.