Itxi

Irteera operazioa

Bederatzi kilometroko ilarak izan dira AP-8 autobidean, Irunen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aste Santuko irteera operazioak pilaketa handiak eragin ditu arratsaldean AP-8 autobidean, Irunen; A-8 autobian, Kantabriarako noranzkoan; eta A-1 autobian, Armiñonen. Normaltasuna itzuli da errepideetara 20:00etatik aurrera.

Pilaketak izan dira AP-8 autobidean, Irunen. Argazkia: @trafikoaEJGV

Aste Santuko irteera operazioa 15:00etan hasi da eta laster sortu dira pilaketak ohiko puntuetan. AP-8 autobidean, Irunen eta Baionako noranzkoan, bederatzi kilometroko ilarak izan dira.

Halaber, Armiñonen, A-1 autobiaren eta AP-1 autobidearen arteko lotunean, Burgosko noranzkoan, sei kilometroko pilaketak izan dira.    

Horrez gain, Mioñon (Kantabria) istripu bat izan da eta lau kilometroko ilarak eragin ditu A-8 autobian, Ortuella eta Muskiz artean, Kantabriarako noranzkoan.

Zirkulazioa normaltasunera bueltatu da hiru gune horietan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.  

Aste Santuko irteera operazioan 509.000 desplazamendu izango direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak, hau da, pandemia aurreko joan-etorri bolumena.

Bidaian joan aurretik, deitu 011 telefonora, Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 900 400 100 telefonora, Nafarroan, errepideetako egoera zein den jakiteko. Halaber, ikusi eitb.eus-eko webkamerak edo entzun orduz orduko informazio buletinak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.