NAFARROA
20 urteko mutil batek aitari labanaz eraso egin dio Berriozarren eta ihes egin du
EITB MEDIA
Foruzaingoa eta Berriozarko Udaltzaingoa ustezko erasotzailearen bila ari dira. Itxuraz, erasoaren ondoren neska-lagunarekin ihes egin du. Zauritutako gizona, ostera, ospitalera eraman dute.
Berriozarren, 20 urteko mutil batek labanaz eraso egin dio bart aitari, eta, ondoren, ihes egin du.
Foruzaingoa eta Berriozarko Udaltzaingoa ustezko erasotzailearen bila ari dira. Itxuraz, erasoaren ondoren, neska-lagunarekin ihes egin du. Zauritutako gizonak, ostera, ospitalera eraman dute, sabelaldean zauria zuela.
Antza denez, erasoa 20:30ean gertatu zen, Berriozarko Latsari kaleko etxebizitza batean.
Biktimak berak eman zion gertaturikoaren berri Berriozarko Udaltzaingoari, baina agenteak iritsi zirenerako erasotzailea ihes eginda zegoen.