Kargatzen...
Itxi

radio euskadi

Gorka Orive: "Aste Santu ostean ez litzateke arraroa izango kasuen gorakada, baina babes tasa altua daukagu"

eitb media

Leer en Castellano

Gorka Orive EHUko Farmazia irakasleak nabarmendu duenez, infekzio arriskuak hor jarraitzen du, eta uste du hemendik aurrera zaurgarrienetan ipini beharko dela begirada.

Adineko pertsonak, musukoarekin. Argazkia: EITB Media

Gorka Orive EHUko Farmazia irakasle eta dibulgatzaile zientifikoak Radio Euskadiko Ganbara saioan nabarmendu du covid-19aren infekzio arriskuak hor jarraitzen duela oraindik. Haren aburuz, talde zaurgarrienetan ipini beharko da begirada, hemendik aurrera.

Txertoaren laugarren dosi baten beharrari buruz adierazi duenez, "hirugarren dositik zenbat denbora igaro den ikusi beharko da, eta birusak noiz azaldu dezakeen sintomatologia gehien". Orivek uste du errefortzu dosia onuragarria izan litekeela talde zaurgarrienentzat; ez, ordea, biztanleria orokorrarentzat.

Balizko gorakada bati dagokionez, azaldu du ez litzatekeela "harritzekoa" jai egun horien ostean kutsatze gehiago egotea, kontuan hartuta badirela oraindik kutsatu ez diren pertsonak, eta musukorik gabe sozializatu dugula jada barnealdeetan. Era berean, adierazi du nahiko altua dela "biztanleriaren artean daukagun babes eta immunitate hibrido tasa, abenduan eta urtarrilean omikron aldaerarekin bizitako aste horien ostean".