Itxi

OSTALARITZA

Ekainaren erdialderako kenduko dituzte Donostian "covid terrazak"

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Araua malgutu zuten establezimendu guztiek trantsizio-aldi bat izango dute. Era berean, Udalak etorkizunean udal-ordenantzan egin daitezkeen aldaketak aztertzeko borondatea adierazi du.

Gente en las terrazas. Imagen de archivo: EFE

Pandemiak eraginda ezohiko baimen bati esker espaloietan, aparkalekuetan eta abarretan muntatutako terrazak ekainaren erdialdean desagertuko dira Donostiako paisaiatik.

Donostiako Udalak eta Ostalari elkarteak bilera egin dute gaur, terrazen inguruko egoera aztertzeko. Bi aldeak bat etorri dira esatean osasun arrazoiek aholkatutako salbuespen egoera amaitu egin dela, eta, beraz, udal ordenantzak arautzen duela egoera berria.

Hala, "covid terrazak" jarri zituzten tabernek ekaina erdikalderarteko transizio tarte bat izango dute ez-ohikoak diren terrazak kentzeko.

Gainera, Udalak bere bordondatea adierazi du etorkizunean udal ordenantzan aldaketak aztertzeko, beti ere Udalbatza osatzen duten alderdien eztabaida eta erabakiaren arabera.

Bilboko Udalak maiatzaren 1ean amaitutzat eman zituen bere garaian terraza horiek jartzeko eman zituen aldi baterako eta ezohiko baimen guztiak. Gasteizek, berriz, otsailean onartu zuen terrazei eta mahaiei buruzko araudi berria, aparkalekuetan jartzeko aukera ematen duena; beraz, praktikan, pandemian egungo egoerari aplikatutako neurriak finkatu dira.

Iruñean, bestalde, ezohiko baimen horiek San Fermin jaietara arte luzatzea erabaki da.