FENOMENO ATMOSFERIKOA
Ilargi-eklipse totala ikusi ahalko da goizaldean Euskal Herrian
EITB Media
Ordu txikitan, eklipsearen hasierako faseak ikusteko aukera izango da, ezkutatu aurretik. Eklipseari begi hutsez begiratzeak ez dakar inolako kalterik eta ez da behar betaurreko berezirik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2022ko lehen ilargi-eklipse totala maiatzaren 16an, astelehena, izango da, goizalean. Fenomeno astronomikoak gustuko dituztenek ilargia tonu gorrixkekin ikusi ahal izango dute.
Euskal Herrian eklipsearen hasierako faseak ikusteko aukera izango dugu. Lehenengo fase partziala eta fase totalaren zati bat izango dira ikusgai guretik, ilargia eklipsea amaitu aurretik ezkutatuko baita.
Ilargi-eklipse totalaren fase partziala 04:30ean hasiko da; totala, berriz, 05:29an. Ordu eta erdiz ikusiko dugu ilargia gorrituta, eta 06:45 aldera amaituko da, orduan ezkutatuko baita.
Aurten ilargi-eklipse gehiago egongo dira, baina Euskal Herritik ezingo dugu besterik ikusi. Azaroaren 8an, beste eklipse ikusgarri bat ikusi ahalko da Asia, Australia eta Amerikatik.
Zer dira ilargi-eklipse totalak?
Fenomeno astronomikoak dira, Lurrak Eguzkiaren argia Ilargiraino iristea eragozten duenean gertatzen direnak, astroa iluntzen duen itzal bat sortuz. Ilargi erabat eklipsatuak kolore gorrixka hartzen du, Lurraren atmosferak errefraktatutako argia sakabanatzen duelako. Eklipseari begi hutsez begiratzeak ez dakar inolako kalterik eta ez da behar betaurreko berezirik.
Nondik ikusi ahal izango da azaroaren 19ko ilargi-eklipsea?
Ilargi-eklipse totalaren fase batzuk Europan, Amerikan, Asiako mendebaldean eta Antartikan ikusiko dituzte. Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak argitaratutako mapa honek planetaren zati batzuetan zein fase ikusi ahalko den erakusten du:
Maiatzeko ilargi-eklipsearen faseak. Argazkia: Espainiako Behatoki Astronomiko Nazionala
NASAk zuzenean emango du ilargi-eklipsea 16 toki ezberdinetatik, horietako bat Iturrietan dagoen Arabako Astronomia Elkartearen behatokia izango delarik.