Trafikoa
AP-8a lehengoratu dute Getarian
EITB MEDIA
Kamioi batek istripua izan du autopistan, Getaria parean, eta Irungo noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz. Auto-pilaketek jarraitzen dute oraindik Frantziara bidean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eguerditik hainbat orduz itxita egon ondoren, AP-8a ireki dute, noranzko bietan. Izan ere, kamioi batek istripua izan du bertan, Getaria parean (Gipuzkoa), eta ilara luzeak sortu dira noranzko bietan.
15:30ean, 14 kilometrorainoko pilaketak zeuden Irungo noranzkoan, eta bi kilometrokoak, Bilbokoan. Halere, dagoeneko, Bilborako bidea guztiz normal egin daiteke orain.
Ezbeharra 12:50ean jazo da, autobideko 42. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioilariak ibilgailuaren kontrola galdu du, kamioia irauli egin da eta bidean gurutzatuta geratu da.
Kamioilaria zaurituta eraman dute Donostiako Ospitalera.
¿¿¿ #Autopilaketak km 46 eta km 38 (Zarautz-eko bidesaria) artean (8 km) Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) May 6, 2022
¿¿¿ Retenciones entre el pk 46 y pk 38 (peaje de Zarautz) (8 km) sentido Irun.
¿¿011#AP8 #Getaria #Trafikoa
Handik gutxira, beste istripu bat izan da N-634 errepidean, hori ere Getarian. Kasu honetan, bi autok aurrez aurre jo dute. Pertsona bat zauritu da. Ilarak sortu dira hor ere; dagoeneko errepide horretako egoera normalizatu egin da.
A8an, baina Bizkaian, pilaketak sortu dira Kantabriako mugan, apirilaren 23an izandako luizia konpontzeko lanak oraindik ez baitira amaitu.