Itxi

Igerilekuak

Gasteizko igerilekuek pandemia aurreko funtzionamendua berreskuratuko dute uda honetan

EITB Media

Leer en Castellano

Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea, ez da osasun-arrazoiengatik edukiera-mugarik egongo, ezta gehieneko egonaldi-orduen mugarik ere.

Gamarrako igerilekua. Argazkia: Angel Perez.

Mendizorrotzako eta Gamarrako Gasteizko udal igerilekuek pandemiaren aurreko funtzionamendua berreskuratuko dute uda honetan; beraz, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea, ez da osasun-arrazoiengatik edukiera-mugarik egongo, ezta gehieneko egonaldi-orduen mugarik ere.

Halaber, bere garaian kutsatzeak prebenitzeko segurtasun-distantzia gordetzea xede zuten zirkuluak ere desagertuko egingo dira, eta barruko aldageletan eta dutxetan edukiera mugak kenduko dira; iaz edukieraren % 35ean bakarrik erabil zitezkeen.

Mendizorrotza zabalik egongo da maiatzaren 27tik irailaren 18ra; Gamarra, berriz, ekainaren 3an zabalduko dute, eta irailaren 11n itxi. Ordutegia berbera izango da bi instalazioetan, 08:00etatik 22:00etara, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.