Kargatzen...
Itxi

Turismoa Euskadin

Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"

A. G. | T. S. J. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aste Santuan Euskadin izandako turista kopuruari buruz Eustatek argitaratutako datuak "oso positiboak" direla ondorioztatu du Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan. Hurtadok aitortu duenez, "bi urte oso zailen ostean", bisitarien kopuruak % 4,3 egin du gora, 2019rekin alderatuta. Turismo sektorea "oso gaizki" ibili da, baina sailburuak horren "indarra" nabarmendu du.

Merkataritzari dagokionez, Hurtadok gogoratu duenez, Euskadi Bono Dendaren "kanpaina berria hasiko da ekainaren 2an". Bost milioi euro zuzenduko dituzte, "denda asko baitira atxikitu direnak". Pandemiak eta Ukrainako gerraren krisiak astindutako denda txikietako kontsumoa suspertuko dute bono horiek. Hurtadok zehaztu duenez, 15 milioi euro ere bideratuko dituzte "ehun eta etxe azpisektorerako".

Pandemia garaian Jaurlaritzak ostalaritzan ezarritako murrizketak baliogabetu ditu aste honetan Euskadiko Auzitegi Gorenak. Horren gainean galdetuta, Hurtadok ez du argitu epaia errekurrituko duten, "Gobernantza Sailaren erabakia baita". Dena dela, adierazi du Euskadin ez direla beste lekuetan baino "murrizketa gehiagorik ezarri", eta ostalaritza alorrari emandako laguntzak azpimarratu ditu.

Albisteak (1)

Audioak (1)