Azterketak euskaraz
Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan
EiTB Media
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz. Astelehen honetan aztertu du auzia Paueko Auzitegiak.
Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan, alegia azterketak euskaraz egiteko eskaria babesten duen, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz.
Gaur arratsaldean aztertu du auzia Paueko Auzitegiak, eta, esan bezala, astebete barru erantzuna izango dute, astelehenean edo asteartean.
Alain Larrea Seaskaren abokatuak adierazi duenez, "esperantzak baditugu, erabaki baikor bat" jasotzeko. Era berean Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria ere baikor azaldu da.