Itxi

EHU

Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Balluerka EHUko errektore ohia da. Epaimahaiak jokabide-zientzien metodologiari buruzko bere ikerketak Euskadin izan duen eragin handia izan du kontuan.

Nekane Balluerka. Argazkia: EHU.

Nekane Balluerka EHUko errektore ohiak jasoko du 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria. Epaimahaiak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan ezagunak diren lau ikerlariz osatutakoak, aho batez onartu du erabakia, eta Hezkuntza sailburuak, Jokin Bildarratzek, eman dio erabakiaren berri, telefonoz.

Nekane Balluerka psikologian lizentziaduna da, eta 1993. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Aipatutako unibertsitatean katedraduna da Portaera Zientzien Metodologia arloan, eta iaz arte errektorea izan zen, 4 urtez.

Epaimahaiak bere ibilbidea eta jokabide-zientzien metodologiari buruzko bere ikerketak Euskadin izan duen eragin handia izan du kontuan, besteak beste.

Hezkuntza Sailak urtero banatzen du Euskadi Ikerkuntza Saria; urte bakoitietan, 2021ko deialdiaren kasuan, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloko profesionalak aitortzen ditu sariak, eta urte bikoitietan, berriz, Zientzia eta Teknologia modalitateko langileak.

Sariaren helburu nagusia da jarduera zientifikoa sustatzea eta ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak aitortzea.