Itxi

Gaixotasunak

Bost tximino-baztanga kasu antzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan agerraldia hasi zenetik

EiTB Media

Leer en Castellano

Azkeneko kasua gizon bizkaitar batena da. Osasun Sailak zehaztu du sintoma arinak dituela eta Euskal Herritik kanpo kutsatu dela egiaztatu dutela.

Tximino-baztanga. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baieztatu du dagoeneko bost direla Euskal Autonomia Erkidegoan antzeman dituzten tximino-baztanga kasuak.

Azkeneko kasua gizon bizkaitar batena da. Osasun Sailak zehaztu du sintoma arinak dituela eta Euskal Herritik kanpo kutsatu dela egiaztatu dutela.

Eusko Jaurlaritza eta Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa elkarlanean ari dira tximino-baztangaren agerraldia hasi zenetik.