TRAFIKOA
Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak zirkulazio aldaketak ekarriko ditu San Mamesen inguruan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zirkulazioko aldaketak ekainaren 8a (asteazkena) eta 12a (igandea) bitartean egingo dira.
Fito & Fitipaldis taldeak datorren larunbatean San Mamesen eskainiko duen kontzertuak zirkulazio aldaketak eragingo ditu futbol estadioaren inguruan asteazkenetik igandera, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Hurrengo kaleak itxiko dituzte:
- Larunbatean, 13:00etatik aurrera: Felipe Serrate, Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo zumarkalea (Sabino Aranatik), garajeetarako eta larrialdietako zerbitzuetarako izan ezik. Bilbobusek ibilbidea aldatuko du.
- Larunbatean, 14:00etatik aurrera: Ventosa bidea. Egoiliarrak Olabeaga aldapatik sartuko dira.
Ekainaren 11ko (larunbata) 18:00etatik ekainaren 12ko 02:00etara kale horiek guztiz itxiko dira.
Aparkalekuak hurrengo guneetan kenduko dituzte:
Felipe Serrate (estadioaren ondoan), ekainaren 8ko 20:00etatik ekainaren 12ko 08:00etara. Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegui kaleen artean), eta Urkixo zumarkalea (Sabino Aranatik), zamalanak izan ezik, ekainaren 10eko 22:00etatik ekainaren 12ko 02:00etara.
Partida egunetan antolatzen den segurtasun-dispositibo bera izango da. Halaber, Udaltzaingoak goiko ordutegiak alda ditzake segurtasun arrazoiengatik.