Gi-631 errepidea itxita
Gi-631 itxita egongo da obrengatik ekainaren 7, 8 eta 9ko gauetan
EITB Media
Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepidea itxita egongo da 27. kilometroan, Aizpurutxon, 23:00etatik 05:00etara, ekainaren 7ko, 8ko eta 9ko gauetan.
Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da da ekainaren 7, 8 eta 9ko gauetan, hau da, gaurtik ostegunera bitarteko gauetan, 23:00etatik 05:00etara.
GI-631 errepidean (Azkoitia-Urretxu) aurreratze-tarte bat eraikitzeko lanak egin ahal izatekoa, errepidea itxi beharra izango da, 27. kilometroan, Aizpurutxo parean.
Itxita dagoen denboran, bide alternatibo gisa, GI-3750 errepidea Elosutik, GI-2634 Azkaratetik eta GI-2635 Mandubiatik erabiltzea gomendatzen da. Errepidearen egoera denbora errealean kontsultatzeko, bi bide daude zabalik. Alde batetik, Twitterreko kanal bat (@ 631_Aizpurutxo) eta, bestetik, Whatsapp talde bat, errepidea ixten denean edo irekitzen denean mezuak jaso ahal izateko. Talde hau zabalik dago nahi duen ororentzat eta administratzaileak soilik du bertan idazteko baimena; 672 690 564 telefonora deituz sartu ahal izango da aplikazioko taldean.