Itxi

ZORTZI HEGO EUSKAL HERRIAN

Zazpi dira dagoeneko tximino-baztanga kasuak EAEn

EITB MEDIA

Laugarrena atzeman dute Bizkaian, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez. Araban bi baieztatu dira eta Gipuzkoan eta Nafarroan bana. Horrela zortzi dira dagoeneko Hego Euskal Herrian gaixotasun hori duten pertsonak.

Tximino-baztanga. Artxiboko irudia: EFE

Tximino-baztanga kasuak zazpira igo dira EAEn, maiatzaren 15ean nazioartean gaixotasun horrengatik alerta zabaldu zenetik.

Hala jakinarazi du Gotzone Sagarduik Radio Euskadiko "Boulevard" saioan ostegun honetan egin dioten elkarrizketa batean. Gainerakoek bezala, honek ere sintoma arinak ditu eta bere osasun-zentroan ari dira artatzen. "Guk, bere osasunaren egoeraren jarraipena egiteaz gain, transmisio-katea eteteko, izan zitzakeen kontaktuak aztertzen ditugu", adierazi du.

Honekin zortzi dira Hego Euskal Herrian detektatu eta baieztatu diren tximino-baztanga kasuak: Bana Gipuzkoan eta Nafarroan, bi Araban eta lau Bizkaian.

Osasun Sailaren arabera, tximino-baztangaren gaixotasuna oso ezohikoa da, eta, normalean, sukarra, mialgia, adenopatiak (gongoilen hantura) eta esku zein aurpegiko erupzioak eragiten ditu, barizelaren oso antzera.

Albisteak (1)