Itxi

JAIAK

San Joan bezperako suak Bilboko txoko guztiak argituko ditu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ohi bezala, Etxebarria parkean ospatuko da jai nagusia. 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin, eta, 22:30ean, berriz, suak piztuko dira eta keimadari hasiera emango zaio.

San Juan gaueko sua. Artxiboko irudia: EFE

Datorren ekainaren 23an, Bilbok San Joan gaua ospatuko du, eta Bizkaiko hiriburuko auzoak suz beteko dira udari ongietorria emateko. Festa nagusia Etxebarria parkean ospatuko da. Bertan, urtero bezala, hainbat ekintza antolatu dira; ez dira faltako ohiko suak, eta txiki zein helduek urteko gau magiko honetaz gozatzeko aukera izango dute.

Bilboko Konpartsek aurkeztu dute dagoeneko San Joan gauerako egitaraua Etxebarria parkean. Jaia 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin eta 20:15ean joko kooperatiboak hasiko dira etxeko txikienentzako, baita handienentzako ere. 20:30ean, berriz, txokolatea banatuko da bertaratutakoen artean, eta, 22:30ean, suak piztuko dira. Jaia 00:30 aldera amaituko da.

Hemen duzue Etxebarria Parkeko San Joan gaueko egitaraua:

19:30ean: Lurraren errituala

19:30ean: Txosnaren irekiera

20:00etan: Trikitilariak

20:15ean: Joko kooperatiboak

20:30ean: Txokolatada

22:00etan: Txotx txalaparta

22:30ean: Sua piztea

22:45ean: Keimada

22:45ean: Araoa

00:20ean: Urarekin topa egitea

00:30ean: Festaren amaiera