EGURALDIA
35 graduak gaindituko dira EAEn, eta 40tik gora berotuko du Nafarroa hegoaldean
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Halaber, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroa hegoaldean, eta erkidego horretan baso-suteak izan daitezkeela ohartarazi du.
Beroa izango da nagusi gaur Hego Euskal Herrian, Euskalmetek abisu horia ezarri baitu Euskadiko barnealdean 35 eta 36 gradu arteko tenperaturengatik. Nafarroa hegoaldean, berriz, 40tik gora berotuko du.
Euskal meteorologia agentziaren arabera, asteazken honetan tenperaturak 35-36 gradu ingurukoak izango dira Euskadiko barnealdean, eta 30 graduak gaindituko ditu kostaldean. Ostegunean, bestalde, termometroa 38 gradura irits daiteke barnealdean, baina kostaldean 30 graduen azpitik geratuko da.
Halaber, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du Nafarroa hegoaldean beroagatik, eta ohartarazi du baso-suteak izateko muturreko arriskua dagoela lurralde osoan.
Hala, 112 SOS Nafarroak Foru Gobernuak suteengatiko alerta-egoeretarako emandako gomendioak gogoratu ditu:
¿ AEMET alerta de un riesgo extremo de #IncendioForestal en todo el territorio de la Comunidad Foral durante hoy y mañana
— 112 Sos Navarra / Nafarroa (@112_na) June 14, 2022
¿ En caso de incendio forestal, sigue estos consejos:
¿https://t.co/NZK933c5s9 https://t.co/aFVJNlQDur