Itxi

EITB AITA MARI-N

Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan. Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneoan, horietatik sei emakumeak dira, beste sei, adin txikikoak eta bat, mugikortasuna mugatuta duen gizon bat.

Erreskatea gauerdia jotzear zegoenean hasi da, abisua jaso eta ordu erdiz pertsona migratzaileen bila egon ostean.

Erreskatatutako pertsonen artean, bidaia bakarrik abiatu duen emakume bat zegoen, bere hiru seme-alabekin batera.

Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan.

Gaurkoan erreskatatu duten umeetako bat. Argazkia: EITB MEDIA

Egoera larrian baina egonkor zegoen 15 urteko mutikoari dagokionez, hobera egin du, eta, momentuz, ez diote oxigenoa eman behar izan. 

Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman, larri dagoen mutikoa ospitalean arta dezaten.

EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera denboraldiko bigarren misio humanitarioan.

Aurreko misioetan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migratzaileak erreskatatzea da helburua.

Bideoak (1)